XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Haiek zeintzu lekutan harrapatu nahi diren, aurkientza eta udal mugartea adieraziz.

c) Arestian adierazitakoen artean, zeintzu espezie diren ehizatu nahi direnak.

d) Haietariko bakoitzetik zenbat buru behar diren.

3.- Eskabideak behin aztertu eta gero, sailak baimen banakatuak eskainiko ditu, haietan egoera bakoitzean gorde behar diren arauak agertaraziko direlarik, funtsean hauexek:

a) Baimenarekin batera zerbitzuak zigilatutako egoera orria emango da, bertan egunez egun egindako harrapaketak agertaraziko direlarik.

Egoera orria hau baimenarekin batera eraman beharko da, ehizari ekiten zaionean, hura eskatzen duen edozein agintariren eskura egongo delarik.

Halaber, aipatu egoera orria egunean egon beharko da une guztietan, hots, atal egokian harrapaketa kopurua jasoko da.

Ehizean ateratzen ez denean edo harrapaketarik lortzen ez denean, zero (0) jarriko da, beti ere tintaz, ezabatzea edo eskuztatzea ezinezkoa izan dadin.

b) Haizugoek ez dute zerikusirik ehizean egiten den finkako jabearen baimenarekin.

c) Erabat debekatuta dago edozein txori mota akatu eta emerik ehizatzea.

d) Harrapaketa egin eta berehala askatu egin behar izango dira emeak, baita ere, baimendutako txori espezieetakoak ez izanik, ustegabean harrapatu izan diren gainerakoak.

e) Baimen hau erreklamoak garraiatzeko bide txartel legez baliogarria izango da.

f) Baimendutako arte bakarra sare horizontala izango da, behar bezala prezintaturik.

g) Debekatuta dago honako baimen honen bidez harrapatutako txori espezie hauek merkataltzea.

h) Espezie bakoitzeko gehienezko kupoa 20 hegazti burukoa izango da.

i) Kupoa behin betez gero, hari dagokion haizugoa Baso Zerbitzuan sartuko da, atzekaldean kanpainaren ondorioak eta gorabeherak adieraziko direlarik.

Sartze hori haizugoa erabili eta hurrengo hilabetean egin behar izango da, beharkizun hau betetzen ez duenak ez du eta baimen berrirako aukerarik izango.

Aldi berean haizugoarekin batera jasotako egoera orria eman beharko da.

j) Aldi berean, adierazitako baldintzetariko edozein ez betetzeak indarreko baimena baliogabetzea eta hurrengo urteetan hura eskatzeko ezintasuna erakarriko lituzke.

1.7.- EEE/409/79 Zuzentarauarekin bat etorriz, aurreko ataletarikoren baten barruan ez sartutako espezie guztien ehiza debekatuta dago.

Ehiza daitezkeen espezieei dagokienez, debekaturik geratuko da hazlekuak eta habiak suntsitzea, kumeak eta habiak urteko edozein sasoitan biltzea, baita aldi baliogarritik kanpo ehizatu, harrapatu, edonola jarraitu eta gordetzea.

Merkataraketari dagokionez, irailaren 15eko 1.118/89 Erret Dekretuan xedatutakora makurtu beharra egongo da.

1.8.- Erregimen bereziko ehiza eremuetan, ehizarako plan egokiak izango dira aginduzko.

2. artikulua.- Faunaren babesa, orohar.

Debekatuta dago holakoetan ehizan egitea:

2.1. Haizez zein bestelako edozein gas konprimituz eragindako armak erabiliz.

2.2. Eraztuneko perkusioko 22 kalibreko fusilak erabiliz.

2.3. Postak erabiliz, 2,5 gramotako edo pisu gehiagoko jaurtikiak alegia.

Era berean, debekatuta dago horrelakorik aldean edukitzea ehizan iharduten den bitartean.